Inauteriak ostiral honetan hasiko dira Gorlizen. Goizeko 11etan ikastetxeko desfilea egingo da herriko kaleetatik eta, horretam, eskola-umeak, irakasleak, zuzendariak, aita-amak... joango dira mozorrotuak. Arratsaldean, berriz, inauteri-ludoteka izango da kultur etxean, 17:30etik 19:00etara, 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Hurrengo egunean, larunbat arratsaldean, Lantz-eko Inauteriak izango dira, 18:00etan hasita, Aratz dantza taldearen eskutik. Hortaz, aurten ere, Mielotxinek (erraldoia), Zaldikok, Ziripotek (lodikotea), perretzaileek eta txatxoek hartuko dute Gorlizko kale nagusia, zarataka eta dantza eginez. Ondoren, txokolanea banatuko dute elizako plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!