Pintura gorria bota dute Algortako batzokiaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 24a, 10:38
EAJko iturriek jakitera eman dutenez, ezezagun talde batek Algortako Etorbidea kalean dagoen batzokia eraso zuen bart. Erasoa 20:30ak inguruan gertatu zen. Sabotajearen egileek pintura gorridun arrautzak bota zituzten jeltzaleen egoitzaren kontra eta hurbil dagoen Telepizza jatetxearen aurka. Horretaz gain, euren jarrera aurpegiratu zien neska bati ere eraso omen zioten, iturri berberek adierazitakoaren arabera. Argazkia: oraindik ere ikus daiteke pintura gorria batzokiko tabernaren leiho eta hormetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun