Oihuka disketxe euskaldunak 2006ko udaberrirako guztira sei lan ezberdin kaleratzeko aurreikuspenak ditu, hain zuzen ere Ehiztari, Des-Kontrol, Potemkin, Doctor Deseo, Pin Pan Pun Band eta Jousilouli taldeen azken ekoizpenak. Uribe Kosta eskualdera etorriz, haserako urteetan Ehiztari Beltza bazen, denboraren poderioz eta aldaketa batzuk zirela eta Ehiztari izenarekin geratu da Itzubaltzeta / Erromoko laukotea. 1995ean hasi ziren jotzen eta hiru maketa grabatu dituzte. Oihukako iturrien arabera, "urteetan rock gogorra eta stoner kutsuko musikak uztartu dituzte melodia bikainez eta ahots erakargarri batez". Tempo erdiko abesti indartsuek osatzen dute oraingoko lana, "Ehiztari" izenekoa baita. Argazkia: Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!