Iker Txarterina Ostalaritza ikasleak ordezkatuko du Bizkaia "Maestro del Espresso Junior 2006" sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 27a, 20:00

Artxandako Ostalaritzako Goi Eskolako (AOGE) ikaslea den Iker Txarterina algortarrak izango da Bizkaiko ordezkaria "Maestro del Espresso Junior 2006" sariketaren finalean. Apirilean ospatuko da lehiaketa Bartzelonan eta "Espainiako sukaldaritza eta ostalaritza eskola hoberenetarikoen" 30 finalistatik gora izango dira bertan, Bilbo aldeko eskolak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Txarterinak 23 urte ditu. AOGEk orain dela gutxi eginiko lehiaketa batean finalista geratu zen, hainbat ikaskiderekin espresso kafe bat egiten lehiatu ondoren. Finalean makinen erabilera eta kalitate goreneko "maisuen capuchino" bat landu eta aurkezteko gaitasuna erakutsi beharko dute parte-hartzaileek. Beste sari batzuen artean, irabazleak 600 euroko beka bat jasoko du bere ikasketetarako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun