Igor Anguloren heriotza salatzeko manifestazioa izango da zortzietan Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 27a, 19:31

Igor Angulo Iturrate euskal preso politikoa hilik agertu da Cuencako espetxean. Santurtziarrak 32 urte zituen eta 1996az geroztik zegoen atxilotuta eta 2001eko martxoaren 3an eraman zuten bertara. Albiste agentziek espetxeko iturriak aipatuz zabaldu dutenez, gaur goizean aurkitu dute hilik 8etako zenbaketa egiten ari zirenean: “bere ziegako leihotik zegoen zintzilik bota bateko lokarri batekin”. Angulok 6 urte zeraman Cuencan; “bakarrik zegoen bere ziegan”, aipatu iturrien arabera. Espetxeak, antza, gertatutakoaren berri eman dio hildakoaren familiari. Gauzak horrela, gaur mobilizazioak izango dira Santurtzin eta beste hainbat herrietan. Algortan 20:00etan abiatuko da manifestazioa Telletxetik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez iragarri duenez.

Irakurri Askatasunak kaleratutako oharra oso osorik, Etengaben:

Igor Algulo hil digute (Etengabe, 2006 Ots 27)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun