Iragan den larunbatean Areetako Andres Isasi musika eskolan ospatu zen V. Abra saria bertsolari gazteen txapelketatik Beñat Gaztelumendi añorgarra irten zen irabazle. Ekitaldia atal bitan jokatu zen. Lehenengo zatian txapelketan parte hartu zuten sei bertsolariak lehiatu ziren, eta bigarrenean aurreneko biek jokatu zuten buruz burukoa. Txapela Añorgako Beñat gaztelumendik lortu zuen, buruz burukoa Azkaineko Xumai Muruarekin jokatu ondoren. Hirugarren Gorritiko Julio Soto geratu zen, laugarren Elorrioko Ibai Guridi, bosgarren Oiartzungo Alaia Martin eta seigarren Beñat Vidal leioztarra eta Algortako Bertsolari Eskolako ( ALBE ) kidea. Argazkia: Bertsozale.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!