Asteazken honetan, Javier Corcuera zine-zuzendari espainiar-peruarrak (argazkian) parte hartuko du Getxoko Zine-Klubean, beronen azken lana aurkeztuko baita bertan: "Invierno en Bagdad" (Negua Bagdad-en), Irak-eko gerra dela eta bertora kexu egitera joaniko bolondres talde baten bizipenei buruzko dokumentala. Amerikako Estatu Batuetako (AEB) lehen bonbardaketen ondoren Bagdaden jasandako bizi-baldintzak kontatzen ditu aipatu filman Corcuerak. Proiekzioa Algortako Getxo Antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerak 2,80 euro balio du. Ohi bezala, pelikularen ondoren hizketaldi bat mantendu ahal izango dute ikusleek zuzendariarekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!