BBKko haur eskoletan 151 beharginek dihardute lanean. Besteak beste, haur eskolek sehaskako eta jantokiko zerbitzuak dituzte. BBKk 9,5 bat milioi euroko finantziazioa bideratzen du urtero, langile, azpiegiturak eta materialak estaltzeko. Azken urte hauetan, haur eskolak egokitu egin dira hezkuntza eta pedagogiako orientabide berrietara eta gizartearen eskarietara, baina halere oraindik BBKko zentroek dituzten plazen %20 erdara hutsean eskaintzen dira.
Eskaria (pdf)