Saharako bandera jaso dute Gorlizko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 27a, 22:07

Saharar Errepublika Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 30. urteurrenarekin bat eginez, bandera sahararra jaso dute ikurrinarekin batera Gorlizko udaletxean. Blanca Fernandez Gizarte Ekintza zinegotziak azaldutakoaren arabera, "gizartearekiko duen kezka adierazi du berriro ere marinel-herriak, saharar herriarekiko elkartasuna izatean. Oraingo honetan, Marokoko okupazio indarrek sahararren giza eskubideak nabarmen urratzen ari direlako". Aipatu ekimena Euskal Fondoak bultzatu du, Fronte Polisarioak EAEn duen ordezkaritza eta Eusko Legebiltzarreko "Bakea saharar herriarentzat" azpitaldearekin batera. Euskal erakunde publikoetan Saharako bandera jasotzea proposatu zuten, "marokoar agintariei presioa egiteko, nazioarteko legezkotasuna errespetatu eta bertan autodeterminazio erreferenduma egiten utz dezaten".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun