Era berean, hainbat agiri aurkeztu beharko da metraje laburreko filmarekin batera: fitxa artistikoa zein teknikoa, istorioaren laburpena eta egile edo egileen Espainiako edo Frantziako nortasun agirien kopiak.
Lan guztiak apirilaren 1ean erakutsiko dira jendaurrean Bartzelonan ospatuko den ekitaldian. Parte hartzaile guztiek bertaratzeko gonbite eta zinemaldia burutu aurretik behar den informazio guztia jasoko dute. Handik eta bi hilabete igaro arte Bartzelonako Euskal Etxean bertan berreskuratu ahal izango da filmaren kopia. Dena den, egile guztiek onartu behar dituzte Euskal Etxearen arauak, tartean 2006ko apirilaren 1ean beren lanak jendaurrean zabaltzeko eskubideak Euskal Etxeari uztea. Argibide gehiago eska daiteke 933 102 200 telefonoan edo barcelona@euskaletxeak.org posta elektronikoan.