Uda bitartean euskara irakatsiko dute Berangoetako kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 28a, 11:41

Martxoaren 7tik ekainaren 22ra bitartean, euskara eskolak emando dituzte astearte eta ostegun arratsaldetan, Berangoetako kultur etxean. Ordutegia, 19:00etatik 20:30era jarri duten arren, ikasleen beharrizanen arabera moldatu daitekeela adierazi dute udal arduradunek. Berangon erroldatuek 16,50 euro ordaindu behar izango dute ikastaroarengatik eta kanpokoek, apurtxo bat gehiago: 32,30 euro. Izen emateko, berriz, martxoaren 5era arte zabalik dago epea, Berangoeta edo Santa Anako kultur etxeetan. Bertan jasoko dituzte nahi duten guztiek euskara eskolen inguruko xehetasun gehiago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun