Dirulaguntza emateko honako hauek hartuko dituzte kontuan: gazteen partaidetza eta elkarlana sustatzera zuzendutako jarduerak egitea, animazio sozio-kulturaleko programak, hezkuntza eta prestakuntza aisiako jarduerak, kultura eta gazteekin lotutako jarduerak, eta orohar Gazteria Udal Zerbitzuaren jardun eremuaren barruan kokatzen diren proiektu guztiak.
Irizpideak
2006an aurkeztuko diren proiektuak baloratzeko erabiliko dituzten irizpideak Gazteria Zerbitzuak antolatutako talde barruan adostuak izan dira. "Irizpideen artean badaude zeharkako politikaren adierazpen batzuk. Horien artean aipa daitezke euskararen normalizazioaren alde egingo dituzten proiektuak, kanpotik etorritako getxoztarren integrazioaren aldeko irizpideak, eta noski proiektuaren kalitatea kontuan izango duen irizpidea", azaldu zuen Landak.
Datorren martxoaren 31ra arte egongo da zabalik Getxo udalerriko haur, nerabe eta gazteentzako ekintzak bultzatzen dituzten elkarteek 2006rako proiektuak aurkezteko epea. Auten 28.000 euro zuzenduko dituzte ekintza horietarako; 2005ean eman zutena baino %5,6 gehiago. Imanol Landa Presidentzia zinegotziak aipatutakoaren arabera, “Legealdi Plangintzan eta Gazteria Zerbitzuaren kudeaketa plangintzan zehaztuta dagoen ekimena da. Gazte-elkarteen artean elkarlana sustatzea eta horiek bultzatutako gizarte, kultura eta hezkuntza oinarrietan interesa duten gazteei zuzenduta dauden programa eta proiektu guztiak babestea da deialdiaren helburua". Oinarriak