Zarrak kale edo plaza bat izango du Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 28a, 19:40

Bilboko kale edo plaza bati, Asuan jaio eta ostegunean zendu zen Telmo Zarraonaindia "Zarra" Athleticeko aurrelari handiari izena ematea erabaki du Iñaki Azkuna hiribilduko alkateak, gaur bertan udal bilbotarrak jakinarazi duenez. "Zarrak talde zurigorriko baloreak eta kirolari batek izan beharreko ezaugarriak" ordezkatzen zituela uste du Azkunak, "pertsona on bat izan eta Bilbo maitatzeaz gain". Alkateak ez ditu dauden izenak aldatuko, "auzotarrei eragiten dizkien arazoak direla eta". Beraz, kale edo plaza berria noiz egin itxaron beharko da. Bilboko Udalak Zarrari gorazarre egin eta bere oroimenari eutsi nahi dio horrela.

Gaiaren inguruko berriak:

Telmo "Zarra" hil da (2006 Ots 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun