Behin betiko itxi dute Asuako Atxaerandio zubia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 28a, 20:00

Erandioko Udaleko Hirigintza Arloak jakinarazitakoaren arabera, behin betiko itxi behar izan dute, ibilgailu zein oinezkoentzat, Asuan dagoen Atxaerandio zubia, horren "egituran arrakalak agertu direlako". Gauzak horrela, metro gutxitara industrialde berriaren zati izango den bidea eraikitzeko lanak azkartu beharko dituzte. Udal iturriek aipatu dutenez, astelehenean zabalduko dute behin-behineko saihesbidea. Bien bitartean, "egoki seinaleztatuta" dauden ordezko bideak zabaldu dituzte. Zirkulazioan egindako aldaketak bertoko bizilagunengan ez ezik, Asuako eremu horretan dauden lantegien beharginengan ere izango dute eragina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun