Goi mailako eskuz banakako partidak hartuko ditu berriro ere Urdulizek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 1a, 18:21

Bi urtez jarraian jokatu dira Euskal Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatutako Eskuz Binakako Txapelketako final laurdenak Urdulizen. Hain zuzen ere, 2005eko eta 2006ko ediziotako partida bana hartu du Iparralde pilotalekuak. Laster "berriro ere galaz jantziko da gure herriko frontoia, pilotari profesionalen gertakizun nagusia jasotzeko", udal arduradunek jakinarazi dutenez. Izan ere, EPELeko Lehenengo Mailako Banakako IV. Txapelketa egongo da ikusgai Urdulizen. "Txapelketa apiril aldean hasiko delakoan gaude, eta partida ETBn emango dute", azaldu dute tokiko agintariek. Argazkian, Abel Barriola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun