Larunbat honetan, goizeko 9etan abiatuko da udaletxeko plazatik, Erandio-Erandio XIV. Zikloturista Ibilaldia; 12:30etik 15:00etara bitartean, toki berean amaitzeko.
Erandioko Txirrindulari Elkarteak (argazkian) antolatzen duen proba ez-lehikorraren 112 kilometroko ibilbidea honako hau izango da: udaletxeko plaza - Getxo - Barrika - Plentzia - Andraka (2. kategoriako portua) - Armintza - Jata gaina (likido hornidura) - Maruri - Mungia - Belako (hornidura solidoa) - Gerekiz - Morga Gaina (2. kategoria) - Astoreka - Gamiz - Mungia - Maruri - Gatika - Butroi (likido hornidura) - Urduliz - Umbe Gaina (2. kategoría) - Asua - Lutxana - Erandio / Udaletxe plaza (helmuga, hornidura eta sari-banaketa). Lasterketa 15 urtetik gorako zikloturista guztientzat dago zabalik eta, dagoeneko izen-emateko jarritako epea bukatuta dagoen arren, bihar ere egongo da horretarako aukera, proba hasi baino ordu bete lehenagora arte. Hala ere, tokirik egongo danik ez dute ziurtatzen antolatzaileek.