Apirilean amaituko dute Larrabasterrako metro geltokia estaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 1a, 19:19

Larrabasterrako metro geltokiko eskailerak, nasak eta sarbideak estaltzen dihardute urritik hona. Dagoeneko muntatuta dago egitura eta estaldura jartzea baino ez zaie geratzen. Ricardo Ibarra Sopelako Udaleko Hirigintza zinegotziak adierazitakoaren arabera, aipatu lana "beharrezkoa zen, geltokiko zati handi bat estalperik gabe zegoelako, eta eguraldi txarra egiten zuenean arazo bat besterik ez zen metroaren zain zeuden lagunentzako". Lanak apirilean amaitzea espero dute Metro Bilbao konpainiako arduradunek. Gauzak horrela, "albistea pozik hartu dugu; garraio enpresari eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen", dio Ibarrak. Larrabasterrako geltokia estaltzeko 180.000 euro bideratu ditu Metro Bilbaok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun