Igor Anguloren omenezko ekitaldiak debekatu ditu Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 1a, 20:10

Euskal Autonomi Erkidegoko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Javier Balzak zuzentzen duen Sailak arratsalde honetan egitekoak diren Igor Angulo ETAko kidea zena omentzeko ekitaldien antolatzaileei ohartarazi die jarduera horiek "debekatuta" daudela. Herrizaingo sailaren ustez, ekitaldiak debekatua jaso behar dute "terrorismoaren apologiatzat har daitekeen edozein ekitaldi debekatzen duten legezko xedapenak aplikatzearen ondorioz". Ildo horretan, Ertzaintzak "izaera pribatukoak, familia eremukoak, erlijiosoak edota legezkotasunaren kontra ez diren antzeko ezaugarrietako bestelako ekintzak" baino ez ditu onartuko. Gaur arratsaldean, familia eta ehunaka lagun Santurtziko hilerrira eraman dute Igor Anguloren gorpua, eta Pititakok jakinarazi duenez, hilerria ertzainez inguratuta dago. Iluntzeko 8etan, berriz, eskualdeburuetan mobilizazioak deituta daude, tartean Algortako Telletxen.

Gaiaren inguruko berriak:

Herrizaingo Sailak debekatu egin du Angulori omenaldia egitea (Berria)

PNVk Igor Anguloren harrera ekitaldia debekatu du (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun