Bizkaiko merkataritzako langileek greba egingo dute berriz apirilaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 1a, 20:38

Bizkaiko merkataritzako 30.000 bat behargin grebara deituta daude datorren apirilaren 7rako sektore horretako lan hitzarmenik gabe urtebete baino gehiago egon ostean. Bizkaiko merkataritza sektoreko langileen eta patronalaren arteko gatazkak aurrera dirau, eta horregatik, gehiengo sindikalak greba deialdia luzatu du berriz ere, oraingo honetan apirilaren 7rako, "Lan-hitzarmen duinaren alde".Mobilizazioak LAB, ELA, UGT eta LSB-USO deitu dituzte. Aurreko greba urtarrilaren 5ean egin zituzten Bizkaiko dendetako beharginek, baina ordutik hona ez da aurrerapausorik egon negoziazio mahaian. Argazkian, liburudenda baten erakusleihoa.

Gaiaren inguruko berriak:

Bizkaiko merkataritzako langileak greba egingo dute bihar (2006 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun