Leioara heldu da Vicente Ferrer Fundazioak antolatutako "Hazlo todo mas humano" erakusketa ibiltaria. Argazkidun 25 panelen bitartez, Indiako eremurik txiro eta behartsuenetako –Anantapur– eta planetako komunitaterik txiro eta baztertuenetako batean –dalits-ak eta talde tribalak– gauzatzen ari den garapen integralerako programa erakutsi nahi dio ikusleari gobernuz kanpoko erakundeak. "Hezkuntza, etxebizitza, osasuna, ekologia, emakumea, minusbaliotasuna eta beste hainbat arlo islatzen dituen erakusketa honen bitartez, Indiaren errealitatea hurbildu nahi ditugu garapen bidean dauden herrialdeekin sentsibilizatuta daudenak eta, aldi berean, euren elkartasunaren emaitzak erakutsi nahi dizkiegu Vicente Ferrer Fundazioarekin kolaboratzen duten pertsonei", azaldu dute taldeko ordezkariek. Erakusketa martxoaren 26ra arte egongo da ikusgai Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11-4. solairua), sarrera dohainik, astelehenetatik ostiralera 10:00etatik 20:00etara, larunbatetan 17:00etatik 20.00etara, eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.