Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzea onartu zuen behin-behinean, otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, Leioako Udalbatzak, Lamiako eta Txorierri lotuko dituen igogailua eraiki ahal izateko. Karmelo Sainz de la Maza alkateak gaur adierazitakoaren arabera, "bertoko bizilagunek aurkeztutako alegazioak hartu ditugu kontutan". Algortan Ereaga hondartza eta Maria Cristina parkea artekoaren antzekoa izango da azpiegitura, mendi-hegalean etzanez, gaur egun dauden eskailerak saihesteko asmoz –Lamiakotik 50 bat metro gorago dago Txorierri–. Egitasmoak bi milioi eurotako kostua izango du, Leioako Udalak berak osorik ordainduko duena, eta 2007an eraikitzen hastea espero dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!