Euskal Herriko egoera politikoaz arituko da gaur Sopelan Oskar Matute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 2a, 09:03

Oskar Matute Ezker Batua-Berdeak alderdi politikoko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du gaur Sopelako udaletxearen Kultur aretoan. Hitzaldia arratsaldeko 19.30ean hasiko da, Sopelako Ezker Batua-Berdeek jakinarazi dutenez, eta edukia egun bolo-bolo dabilen balizko alderdien mahaia eta Euskal Herriko gaur egungo egoera politikoa izango da. Oskar Matute Gasteizen Eusko Legebiltzarreko kidea izateaz gain, Ezker Batua-Berdeen presidentziako koordinatzailea ere bada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun