Bestalde, jardunaldiak iraun bitartean, haurtzaindegi zerbitzua jarriko du Berangoko Udalak; "aita-amek horietan parte hartzea errazteko". Hori bai, aipatu zerbitzua erabili nahi dutenek jardunaldiak hasi baino lehen eman beharo dute horren berri Berangoetako kultur etxean.
Hona hemen Emakumeen Jardunaldien egitaraua:
Martxoak 6, astelehena
18:00 “Mujer; nutrición y salud” hitzaldia Berangoeta kultur etxean. Nutrizioaren aldetik ditugun beharrak, dietak eta elikadurarekin zerikusia duten alde psikologikoak ere landuko dira.
Martxoak 7, asteartea
18:00-21:00 Lasaitzeko eta arnasa hartzeko teknikak, Ana Alcaiderekin, Berangoetan. Terapeuta da bera, dietan eta nutrizioan aditua. Ondoren, te dastaketa egongo da Iturregi Anaiek eskainitako zeltar musika entzun bitartean. Komenigarria da arropa erosoa eramatea.
Martxoak 8, asteazkena
Emakumeen Nazioarteko Eguna
19:00 "Hijas de su madre" antzezlana Berangoetan. Emakumeen arazoei buruzko azalpenak emango ditu pailazo batek. Hausnarketa, autokritika eta kritika umore onez egiteko unea. Ondoren, luntxa egongo da.
Martxoak 9, osteguna
18:00 Alboa, Uribe Kostako emakume alargunen elkartearen eskutik, Pentsioen Legearen inguruko hitzaldia egongo da Berangoetan: “¿Qué futuro tienen las pensiones de viudedad?” Ondoren, emakume alargun batek bere esperientziaren berri emango du.
Martxoak 10, ostirala
18:30 Garbiñe Abendaño, soprano eta pianistaren emanaldiaz gozatuko dute eskolako jantokian, askaria hartzen duten bitartean.
Martxoak 11, larunbata
18:00 "Patrimonio historico" antzezlana Berangoetan, Teatro entre mujeres taldearen eskutik. Komunitate batean bizi diren auzokideen istorioak eta auziak, umorez kontatuta.