Euskarak esparruak irabazten doa sarean eta horren adibide argia da atzo bertan Bizarra Lepoan euskara elkarteak zabaldu zuen bitakora. Hasiera hasieratik, abian dituzten egitasmoen berri eman nahi izan diete internautei Getxo aldekoek: "Asteburuetan ere gozatu euskaraz!" ume euskaldunei zuzendutako egitasmoa; Aixerrota institutuarekin Gazte Hizkera ikastaroa antolatu eta bertoko euskara taldea bera koordinatzeko elkarlana, 5 eta 12 urte bitarteko haurrengan euskararen erabileraren jarraikortasuna bermatzen duten ekintzak, ekaina eta uztaila bitartean antolatzen dituzten udalekuak, Bapiruke haur eta gaztetxoen euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa, eskiatzera bidaia (argazkian) eta beste hainbat aisialdi eta kirol jarduerak. Horretaz gain, Bai Eskolak Euskalduntzeari! sinadura kanpainarekin bat egin duela iragarri du Bizarra Lepoanek. Hain zuzen ere, Algortan, Aldai Kulturgunean daukaten lokalean (Karitatea 1, 10. bulegoa) sina daiteke eskolak euskalduntzearen alde. Hauen guztien xehetasunak jakiteko:
http://www.blogari.net/bl.