Santurtzira deituz biharko beste ekitaldiak bertan behera utzi ditu LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 2a, 17:17

Bihar eguerdiko 12etan Santurtziko Herri plazan kontzentratuko dira ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuak Cuencako espetxean hilda aurkitu zuten Igor Angulo presoaren heriotza salatzeko. Gehiengo sindikalak hartutako erabakiarekin zein Ibaetako Foroak piztutako presoen bizi baldintzen inguruko alarmarekin bat etorriz, LABek iragarri du bertan behera utzi dituela bihar lan behin-behinekotasunaren aurka egin behar zituen protesta ekimenak. Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeburuetan zituen deituta protestak, 1976ko martxoaren 3ko gertaeren urteurrenaren harira, baina guztiak bertan behera gelditu dira, eta LABek Santurtzira joateko deia egin die herritarrei. Indarrean gelditzen den deialdi bakarra, sindikatuek Gasteizen deitutako manifestazioa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun