"Munchausen baroiaren abenturak" antzeztuko du larunbatean La Baldufa talde kataluniarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 2a, 17:56

Larunbat honetan, martxoak 4, "Munchausen baroiaren abenturak" antzezlana eskainiko du Lleidako La Baldufa taldeak, Algortako Getxo Antzokian. 12:30ean gaztelaniazko bertsioa antzeztuko dute eta, 18:00etan, euskarazkoa. Sarrerak 3,50 euroko prezioa dute eta Algortako kultur etxean (Villamonte, A-8), 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es web orrian eros daitezke. La Baldufaren azken lana abenturen klasiko ezagunenetariko bat da. Benetako baroiaren idazkaria izan zen Rudolf Erich Raspek idatzia, aristokrataren bizitzaren pasadizoak kontatzen dira antzezlanean. Epaimahai batek Gezurtien Irlan giltzapetzen du baroia eta bere miresleek, epaiarekin bat ez datozenek, bere esku dagoen guztia egingo dute Munchausenen errugabetasuna frogatzeko.

Klasiko horren antzerkirako bertsioan, La Baldufa taldeak txotxongiloak, mozorroak eta itzal-antzerkia erabiltzen ditu. Halaber, hainbat narrazio-teknikez baliatzen da ikusle gazteen irudimena bizkortzeko, kultur iturrien arabera. La Baldufa 1996an sortu zen Lleidan aktore gazte talde baten eskutik, antzerki-teknika desberdinak erabiltzeko eta diziplina anitzeko ikuskizunak sortzeko asmoz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun