Gazteen defentzak UKBERRI.NETi jakinarazi dionez, Algortako Mentxakabarri gaztetxean agertu da Ertzaintza eta bertan direnei ateratzeko esaten ari zaizkio momentu honetan. Horrela adierazi diote telefono bidez abokatuari neska-mutilek. Hain zuzen ere, komunikabide honetara internet bidezko mezua idazten ari zela jaso du deia. Izan ere, eguerdiko ordu batetan jasu du abokatuak, bere bulegoan, Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiaren autoa, zeinaren bitartez agindua ematen baizaio Getxoko Ertzaintzari, 5 orduren buruan, hau da, arratsaldeko 18:00ak aldera desalojatzeko San Martin kaleko 21. zenbakian dagoen etxea. Hala ere, ordubete aurreratu dira polizia agenteak. Abokatua errekurtso bat prestatzen dabil, baina litekeena da aurkezten duenerako desalojoa guztiz amaituta egontea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!