Gasteizko sarraskiaren 30. urturrenaren harira saio berezia egingo du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 2a, 18:19

Gasteizko sarraskiaren 30. urteurrena dela eta bihar, ostirala, saio berezia egingo du Uribe Kostako irrati librea den Koska irratiak. Goizean zehar informazioa eta Gasteiz eta Santurtzin egingo diren mobilizazioen jarraipena eta zuzeneko konexioak eskainiko ditu "Goizero goizero" magazinak. Era berean, goizeko saio berean "Diagonal" hamabostekari alternatiboko partaide bati egindako elkarrizketa entzuteko aukera izango da, izan ere "Molotov" aldizkaria ordezkatzen duen proiektu kontrainformatiboak gaur bere lehen urtea bete du. Koska irratia FMko dialaren 108.0n entzun daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun