Mentxakabarriko gazteek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, 17:00ak aldera agertu dira gaztetxean laupabost ertzain. Berez, kanpoaldeko hezia apurtuta dago, eta atea bera zabalik zegoenez, barruraino sartu dira polizia agenteak. "Ezin zirela sartu esan diegu, baina erantzun ere ez digute egin", adierazi dute neska-mutilek. Bitartean, "nahi zuten guztiaren" argazkiak ateratzen ibili dira ertzainak. Dena den, inor ez dute identifikatu eta "gaztetxea desalojatu nahi bazuten, agindua erakutsi behar zutela" aipatu dietenean, joan egin dira, "agindurik ez zeukatelako". Momentu honetan ertzainik ez dago inguruetan eta "nor ibiliko den azkarrago" zain daude gazteak: "abokatua errekurtsoa aurkezten ala polizia agenteak aginduarekin bueltatzen".