Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 2a, 19:59

Mentxakabarriko neska-mutilak legez ordezkatzen dituen abokatuak UKBERRI.NETi 18:20an baieztatu dionez, dagoeneko Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiaren autoaren kontrako helegitea aurkeztu du faxez, eta orain epaileak kontuan hartuko duen ikusteke dago. Bestalde, epaileak jarritako epea bete arren oraindik ez da ertzainik hurbildu Algortako gaztetxera. Aldiz, gero eta gehiago dira eskualde osotik Mentxakabarri gaztetxera hurbiltzen diren gazteak, SMS, e-posta, Internet edo telefonoz desalojo arriskuaz jabetu direnak. Une honetan 80 bat pertsona daude Mentxabarriren barruan eta inguruetan, tartean Algortako Gazte asanblada, Segi, Getxoko Bilgune Feminista, Algortako Bertso Eskola, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Ez Jaun Ez Jabe, HNT, Karrika eta Gazte Enbata konpartsetako edota Itzubaltzeta eta Udondo gaztetxeetako kideak. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Gaiaren inguruko berriak:

Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)

Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun