Algortako Gazte Asanblada eta Mentxakabarri gaztetxean bildutako Algortako eta inguruko herrietako gazteak batzarra egiten ari dira desalojoaren mehatxuaren aurrean ahalik eta hoberen antolatzeko. Izan ere, Tele 7ko kazetariek Ertzaintzako Prentsa Bulegoarekin 18:15ean hitz egin dutela jakinarazi diote Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorari eta kazetariek ertzainen ahotan jarri dute ordu horretan desalojo agindurik ez zeukatela. Horregatik, gero eta gehiago direnez desalojoa bihar izango dela pentsatzen direnak, hainbat lagun geldituko dira gaztetxean gaua igaroten beste hainbat etxera joango diren bitartean. Bihar goizeko 7etan jarri dute guztiontzako hitzordua eta gertatzen dena gertatzen dela larunbaterako manifestazioa deitu dute gaztetxearen kontrako erasoa salatzeko. Hitzordu hori gaztetxean bertan 20:30ean finkatu dute.