Aurten ere Emakumeen Aldeko Jardunaldiak antolatu dituzte martxoaren hasierarako Gorlizko Udaleko Ongizate Arloak eta Gorlizko Kultur Etxeak. Ostiral honetan, martxoak 3, izango da hirutik lehenengo hitzaldia. "Que es el estres y que causas lo provocan" lelopean, 19:00etan hasiko da saioa udal erakusgelan izango da, Eloisa Artaza kalean. Hilaren 6an, berriz, "Tecnicas de relajacion" izenburuko hitzaldia izango da toki eta ordu berdinetan. Azkenik, hilaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, "Autocontrol del estres" izango da gaia; erakusgelan bertan, baina 19:30ean hasita. Ondoren luntxa egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!