Datorren martxoaren 18an, larunbata, txango ederra eta txotx ederragoa oraindik egiteko aukera izango dute
Egizuko berbalagunek. Baina ez haiek bakarrik, aurreko urteotako ohiturari jarraituz Urtuellako Autrigoiek, Muskizko
Ostabekoek zein Mahatserriko
Asapalakoek lagunduko dituzte Gipuzkoan barrena. Goizean 9:45 gelditu dira Algortako metro geltokian trena hartu eta San Mamesetik autobusez Gipuzkoa aldera abiatutzeko. Lehenengo geldialdia Zumaian burutuko dute berbalagun bizkaitar guztiek. Bertan, Kaiargi taldeak harrera egin eta bertako Algorri interpretazio zentrua erakutsiko dielarik. Ondoren Zumaiako amildegiak eta kostaldea ikusteko ibilaldi labur baina interesgarri bat gozatzeko parada izango dute. Jarraian, Asapalak jakinarazi duenez, ordu erdiko paseoa emango dute errekatik zehar itsasontziz. Paraje eder hori bisitatu ostean, Asteasu aldera abiatuko dira, Sarasola sagardotegira, natura erdian eta famatua den Ernio mendia atzean duelarik. Bertan, txotx artean bazkaltzea da plana.