Dohainik da familiaren barruan gatazkak konpontzeko ikastaroa Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 3a, 12:15
Atzo ordaintzekoa zela adierazi zuen arren, egindako akatsa zuzendu eta "familien baitan sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko asmoz", gatazkei konponbidea bilatzeko ikastaroa dohainik izango dela adierazi du Berangoko Udaleko prentsa zerbitzuak. Emakumeen Jardunaldien baitan antolatu dute eta zortzi saio izango dira guztira, martxoaren 16an hasita. Eskolak ostegunero emango dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 9ra arte egongo da zabalik. Dohainik izan arren, tokiak mugatuak direla ohartarazi dute udal arduradunek. Hortaz, lehen bai lehen apuntatzea komeni da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun