Roberto Sainz Portugaleteko presoa Aranjuezen hil da bihotzeak jota

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 3a, 14:07
berria.infok jaso duenez, Espainiako Espetxe Erakundeetako iturriek agertu dute bihotzekoak emanda zendu dela 41 urteko presoa. Otsailetik probak egiten ari zitzaizkion Sainzi bularraldean minak sentitzen zituela-eta. Askatasunak zehaztu duenez, enkartelada bat egiten ari ziren ondoeza egin eta konortea galdu duenean. Funtzionario batek jakinarazi dio Sainzen ziegakideari, beste preso politiko bati, hil dela. 2003ko irailean atxilotu zuen Ertzaintzak Roberto Sainz, Ana Lopez neska-lagunarekin batera. Arkautin inkomunikatuta egon ziren bost egunetan torturatuak izan zirela salatu zuten. Roberto Sainz 2003ko irailean 7an atxilotu zuen Ertzaintzak, Portugaleten, Ana Lopez neska-lagunarekin batera. LABeko ordezkaria zen atxilotu zutenean, Osakidetzan.
Egun gutxitan Espainiako espetxetan hil den bigarren euskal presoa da Roberto Sainz Olmos. Gainera, Igor Angulo santurtziarra bezala, Ezkerraldekoa zen Sainz. Kasu honetan Portugaleteko semea.

Gaiaren inguruko berriak:

berria.info
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun