Algortako batzokia harrikatu eta ondoko errepidean suzko barrikada piztu du ezezagun talde batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 3a, 18:34
Algortako EAJko Uri Batzarreko kideek jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:15ak aldera ezezagun talde batek hiruzpalau harri bota du batzokiaren kontra, fatxadako bi leiho apurtuz eta "barruan kafea hartzen ari ziren bezeroei egundoko sustoa emanez, tartean bikote edadetu bati". Dena den, barruraino sartu diren kristalek ez dute zauriturik sortu. Harriak jaurti ostean, ezezagunek bost pneumatiko bota dituzte batzoki aurretik igarotzen den Algortako etorbideko errepidera eta su eman diete, suzko barrikada egiten. EAJko kideen aburuz litekeena da ekintza hori Igor Anguloren heriotzagatik antolatu den "borroka egunaren barruan" kokatzea, are gehiago Roberto Sainzen heriotza eta gero. Une honetan Ertzaintzako furgoneta bat ingurua kontrolatzen ari da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun