Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatuta, datozen asteotan Uribe Kostako herri ezberdinetan "Igeltsera Bizirik" bideoa ikusgai egongo da. Bideo honetan, Sopela eta Urdulizko Igeltsera gaztetxea izandakoaren ibilbidea kontatzen da: SUGAk egindako lana, desalojoa eta abar. Bideo-emanaldi ibiltariaren egitaraua gaur hasi behar zen, 19:00etan Algortako Mentxakabarri gaztetxean, baina gaztetxea husteko mehatxupean dagoenez, ez da bideragarria izan. Bestalde, martxoaren 10ean, barikua, Leioako Udondo gaztetxean, 19:30ean eta martxoaren 17an, barikua ere, Itzubaltzeta gaztetxean, 19:30ean proiektatuko da "Igeltsera Bizirik". Berangon ere bideo-emanaldia egiteko asmoa dago, baina oraindik data zehaztu barik dago. Bestalde, jakinarazi gura dogu Ganebarri gaztetxean tailerrak martxan jarri direla eta barikuetan 17:15ean Tai Ji tailerra eskaintzen dala.