Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Otsailaren 27an Espainiako Cuenca-ko espetxean hildako Igor Angulo Iturrate ETAko gudariaren heriotzagatik sentitu dugun mina eta amorrua agertzearekin batera, haren senitarteko eta lagunei gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu.
Igor hil egin dute. Politiko-kartzelariek diseinatzen duten sakabanaketa eta exterminio politikak hil du. Igor, PSOEren Gobernuak euskal preso politikoen aurka indarrean duen zanpaketa politikaren ondorioz dago hilda. PSOEren Gobernua eta berarekin kolaboratzen duten alderdi guztiak dira Igor-en heriotzaren erantzuleak.
Epaitegi bereziek ezarritako bizi osorako kartzela zigorrarekin, isolamendua eta sakabanaketarekin, euskal preso politikoak heriotzara zigortuak daude. Euskal presoen aurka mendeku politika aplikatuko den artean eta euskal militanteak bahitu politiko gisa erabiliko dituzten bitartean, presoak heriotza arriskuan egongo dira.
Presoen aurkako zanpaketa politikan PNVren erantzukizuna eta Igor-en heriotzaren aurrean erakutsitako jarrera salatu nahi ditugu. Beraien ardura zuritu nahian Azkarate moduko agintari autonomiko lotsagabeek salaketa oportunistak egiten dituzten bitartean, Balza poliziak Igor-en omenezko ekitaldiak debekatu ditu, epaile faxisten jokabide berbera erakutsiz eta Espainiako polizia autonomikoa herritarrak jipoitzera bidaliz.
Herritarrei Euskadi Ta Askatasunako gudariei beren maitasun keinua adieraztea galaraztea eta azken agurra emateko debekuak ezartzea, Sabin Etxeko buruen jokabidean errepikatzen ari den ohitura larria bilakatu da.
ETAk deialdi zabala egin nahi die euskal herritarrei sakabanaketa hiltzailearen aurka herri presioa egiteko, Presoen euskal herriratzearen alde eta Status politikoaren alde mobilizatuz.
Igor-ek independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan erakutsitako grina eta maitasuna, guztiontzat eredu izango dira. Euskal herria eta Askatasunaren alde bizitza emateraino erakutsitako konpromisoa betirako begirunez eta goxotasunez gordeko dugu gure bihotzetan. Igor-i eta bidean eroritako gudari guztiei, gure omenaldirik hoberena, garaipena!
Agur eta ohore, Igor!
Euskal Herrian, 2006ko martxoan
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.