Herrizaingo Saileko prentsa-oharra:
Igor Anguloren omenezko ekitaldiekin lotuta dago
Bihar Santurtzin egitekoa zen elkarretaratzea debekatu du Herrizaingo Sailak
Igor Angulo hilda agertu den ETAko kidea omentzeko ekitaldien artean, bihar arratsaldean Santurtzin egitekoa zen elkarretaratzea debekatu egin duela jakinarazio die Herrizaingo Sailak antolatzaileei.
ETAko kide hori hil egin dela salatzeko azken egunotan egin diren elkarretaratze eta manifestazioetan lema mehatxugarriak erakutsi direlako edo ETAri gorazarre egin zaiolako egin da debekua, biharko iragarritako kontzentrazioan ere egoera berriz gerta daitekeela aurreikusi baita.