Atzo eman zuen Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiak Mentxakabarri gaztetxea husteko agindua. Fiskala ados zegoen eta hiru eguneko epea eman zioten defentsari errekurtsoa aurkezteko. Hala ere, egun berean aurkeztea erabaki zuen. Faltatzat hartu beharrean, delitu bezala tipifikatu dutela omen da epaitegiak horrela jokatzearen arrazoia. Autoan aipatzen denez, "delituarekin ez jarraitzeko eta bertan egiten ari diren jarduerek etxeari kalte egin diezaieketelakoak" eman dute Mentxakabarri husteko agindua.
Gaiaren inguruko berriak:
Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)
Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)
Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)
Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)
Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)