Patxi Markes preso berangoztarra Almeriara eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 3a, 22:01

Patxi Markes Zelaia Berangoko euskal preso politikoa asteazkenean, martxoak 1, atera zuten Curtis (Galizia) espetxetik Almeriako espetxera eramateko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Aldaketa “tratamendu arrazoiengatik” egin dutela adierazi diete errepresioaren aurkako erakundeko kideei. "Oraindik Almeriarako bidean dagoela bai, baina zehazki ez dakigu non dagoen", gaineratu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun