Desalojo agindu honekin, berriro ere ikustarazi digute ez dutela gazteok gure kabuz pentsatzea, gozatzea, antolatzea… nahi eta horretarako metodo ezberdinak erabili dituzte gure aurka: polizia bidali, informazioa manipulatu eta herria gure kontra jartzen saiatu dira.
Gazteontzako proiektuak burutzen dituzte, gazteon nahiak eta beharrak kontutan hartu gabe. Azkenekoa, gaztelekuarena izan da: funtzionamendu eta erabilera mugatuko (instituzioek mugatua) gunea. Gazteriaren zati txiki bat barnebilduko duena, hauen aisialdia gaztea ez den pertsona batek antolatuz eta gazteon gaitasunak eta sormena mugatuz.
Baina ez da hau gazteok behar duguna, ezta nahi duguna ere.
Guk gure etorkizuna eta oraina eraiki nahi dugu, guk nahi dugun moduan. Gure aisialdi ereduak sortu nahi ditugu, inposatzen dizkigutenei alternatibak jarriz. Guk geuk izan nahi dugu, ezarri nahi dizkiguten ereduekin apurtu nahi dugu, gure artean harreman mota ezberdinak eraikiz eta elkarren artean komunikatuz, ikasiz, gozatuz, borrokatuz…
Gaztetxeak herrietan ezinbestekoak direlako, gaztetxea defenda dezagun!
Herri bat gaztetxe bat.
Algortako Gazte Asanblada (AGA)
Gaiaren inguruko berriak:
Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)
Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)
Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)
Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)