Orkatz Gallastegi atzera eraman dute Langraitzetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 3a, 22:10

Orkatz Gallastegi Berangoko euskal preso politikoa otsailaren 20an atera zuten Castelloko espetxetik, martxoaren 1ean epaiketa bat zuelako Bilbon. Valentzia, Teruel eta Zueratik pasa ondoren Langraitzen agertu zen otsailaren 24ean. Epaiketan lekuko gisa deklaratu behar zuen eta inputatuek akordio bat adostu zutenez ez zen epaiketarik egin. "Familiarrek berarekin egoteko aukera izan zuten eta lagunek epai aretoan 5 minutuz ikusi zuten ere bai. Hala ere, gaur, martxoak 3, ostirala familia asteburuko bisita antolatzeko Langraitzera deitu dutenean asteburuan bertan ez dela izango esan diete, besterik gabe. Horretara, senideek ez dakite non dagoen ere, printzipioz Castellora bueltatuko dutela uste duten arren", azaldu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren birtartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun