Erandioko ertzain-etxe nagusiko segurtasun plana galdutako objektuen biltegi batean topatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 4a, 16:35

Atzo "El Correo Español"ek jakinarazi zuenez, Ertzaintzak Erandio Landan finkatuta duen EAEko ertzain-etxe nagusiko segurtasun planaren dokumentazioa hilabete eta erdi egon zen desagertuta, Loiuko aireportuan, galdutako objektuak gordetzen diren biltegian. Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz, Egunkari bilbotarrak zehaztu zuenez, Erandio Landako makrokuartelaz arduratzen zen Prosegur segurtasun enpresako zuzendari batek abioi batean ahaztu zuen aipatu dokumentua pasa diren gabonetan. Argazkian, Erandio Landan Erne sindikatuak egindako protestaldi bat.

Gutunazalean sartuta, 'Erandio Goikoan Eusko Jaurlaritzak duen polizi-konplexuaren segurtasun operatiboa" izeneko 74 orriko txostena otsailaren 12ra arte oharkabean gelditu zen. Iberiako langile batek Ertzaintzari eman arte. Txostenean, "proiektu-zirriborroa" baino ez Herrizaingo Sailaren iritziz, komisaldegiko alarma eta hesien inguruko informazioa jasotzen zen.

Gaiaren inguruko berriak:

Hallan en un avion un plan de seguridad de una comisaria de la Ertzaintza (El Correo español, 2006 Mar 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun