Euskal Hiriko irratia, Bilbo Hiria irratia sarean dago jada. Euskal Herri osoa eta planeta osoa hartzen du bere zuzeneko seinaleak eta, gaurdanik, irratia kartara eskaintzen du, blog formatoa hartuta, bere irratsaio guztiak podcast eran eskaintzen hasi baita. Azken aldi honetan bere azpiegitura teknikoa eta webgunea prestatzeaz gain, programazio erakargarri eta anitza prestatzen ahalegin berezia egin du Bilbo Hiriak. Irrati urbanoa da Bilbo Hiria eta %100 euskaraz, konplexurik gabe uste baitugu gure hizkuntza euskal hiriko hizkuntza ere badela, duintasun eta harrotasun osoarekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!