Gorabideren asmoa egoitzaren bizilagunak independentziaz bizitzea da, norbera lanera, hezkuntza zentrora edo zentro okupazionalera egunero joango dela, egoitzan bere espazio propioa edukiz. Dena den, ez dute baztertzen menpekotasuna eduki dezaketen erabiltzaileei sarrera ematea.
Lehengo "Getxoko Udalaren jabegoko eraikina"
Itzubaltzeta gaztetxea ezertarako aipatzen ez dutela, Vocentoren arabera "egoitza lehen Getxoko Udalaren jabegoko eraikin bat zegoen lurzoruan egin" zuten. Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari utzi zion lurzorua erabiltzeko eskubidea egoitzan sartzeko getxoztarrak lehentasuna izatearen truke. Egoitzan sartzeko izena eman daiteke Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuetan, Getxoko Udalaren bulegoetan zein Gorabide elkartean. Orain arte 200 eskaera jaso dituzte.
