Manifestazioa 20:30ean abiatzekoa bazen ere, 21:00etan hasi zen. Izan ere, Algortako Gazte Asanbladak manifestazioa atzeratzea erabaki zuen Roberto Sainz Portugaleteko preso politikoa zenaren gorpuaren harrera ekitaldian parte hartu zutenek manifestazioan izateko aukera izan zezaten. Behin abiatuta, ordu batez luzatu zen martxa, gaztetxetik Kasinora eta bertatik Bidezabalgo errotondaraino. Txanogorritxu, kanguroa, sorgina, printzesa, islamiarra, ninja, pailazoak eta Getxoko Udalak baztertzen dituen inauteri herrikoiak ospatzen zuten Algortako gazteek hamar minutuko kontzentrazioa egin zuten bertan, horrezkero Sarrikobasotik Telletxera heltzeko. Bertan, bide mozketa burutu zuten auto ilara luzeak eragiten. Azkenean, igandean 18:00etan asanblada egiteko hitzordua jarriz ekitaldiari amaiera eman zioten. Bidean zehar manifestazioaren inguruan ibili ziren hainbat gaztek okupazioaren aldeko eta espekulazioaren kontrako leloak idatzi zituzten banku eta higiezin-etxeen hormetan.
Igandeko asanbladan, berriz, astelehenean goizeko 6etatik aurrera gaztetxera hurbiltzeko deia egitea erabaki zuten Mentxakabarriko kideek.
Gaiaren inguruko berriak:
Mentxakabarri husteko izapideekin aurrera doa Getxoko Epaitegia (2006 Mar 03)
Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)
Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)
Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)
Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)
Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)