Clara Campoamor izango dute hizpide arratsaldean Algortan Getxoko PPren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 6a, 13:48

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur arratsalderako Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidentearen hitzaldia antolatu du Getxoko PPk. Hain zuzen ere, Marisa Arrue popular getxoztarren burua bera izango da hizlaria aurkeztu eta ondoren egongo den eztabaida gidatzeko arduraduna. 19:30etik aurrera, "Espainian emakumeek bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen aitzindari izan zen Campoamorrek egindako lan erabakiorra" azalduko du Ruizek, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Getxoko PPk jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun