Gaur eta ostirala bitartean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute erandioztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 6a, 19:43

Erandioko Emakumeen Gizarte eta Kultur Elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi izango dira gaur eta ostirala bitartean Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan. Hasteko, gaur arratsaldeko 18:30ean Azabache musika taldearen flamenko ikuskizuna ikusgai egongo da Erandioko merkatu zaharrean. Bihar, berriz, elkarteak ohiko batzar orokorra antolatuko du 18:45ean Bekoa ikastetxeko areto nagusian. Martxoaren 8an, Erandioko emakumeak Udaletxe plazan kontzentratuko dira goizeko 12etan eta horrezkero Artxandako San Roque jatetxean bazkariaz eta dantzaldiaz gozatzen ospatuko dute Emakumeen nazioarteko Eguna. Ostegunean, Munduko Emakumeen Elkarteko kideak diren Eugenia Fernandezek eta Esperanza Solanak "Testimonios de mujer emigrante" hitzaldia eskainiko dute Bekoa ikastetxeko areto nagusian, 18.30ean. Azkenik, ostiralean jaialdia eta opari banaketarekin amaiera emango diote asteari. Azken hitzordu hori Bekoa ikastetxeko areto nagusian izango da 18:30etatik aurrera. Argazkian, mugimendu sufragistaren mobilizazio baten irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun