Erandioko Euskararen Aholku Batzordeak antolaturiko ekitaldi irekian aurkeztuko du Erandioko Udalak EBPNko 2006ko kudeaketa plana. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak 2006an Erandion izango duen garapena entzun nahi duenak bihar arratsaldeko 8etan Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto urdinera hurbiltzea baino ez du egin behar izango. Dena den, dokumentazioa Udal Euskara Zerbitzuari eska dakioke euskara@erandioko-udala.net helbidera idatziz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!